Berriak
Atzealdea Gazitik gehiago izan zuen asteburuko jardunaldiak Intxurreko futbolarientzat
2016·11·18
Intxurreko futbol taldeentzat ez da asteburu emankorregia izan igaro dena. Bost talde izan dira lehian eta bi berdinketa eta hiru porroteko uzta bildu dute. Punturen bat urratzea lortu duen taldeetako bat gorengoen mailakoa izan da. Mondragonen aurka bina berdindu zuten etxean eta denboraldiko laugarren berdinketa lortu zuten. Oraindik partidarik gabe irabazita dira lau puntu horiekin sailkapenean eta Aretxabaletan jokatuko dute hurrengo partida igandean 16:30ean. Aralar Intxurreko infantil mailako mutilek denboraldi berriko lehen partida jokatu zuten larunbatean Idiazabalen eta bana berdindu zuten. Larunbatean 10:00etan Aizkorri Goierri azken sailkatuaren bisita izango dute bigarren jardunaldiko partidan.
Jubenilen lehen mailan, Intxurrek 2 eta 0 galdu zuen Tolosan. Bosgarren postuan dira alegiarrak 6 punturekin eta zazpigarren dagoen Danenaren aurka jokatuko dute hurrengo partida Intxurrekoek larunbatean 16:00etan etxean.
Kadeteen mailan, lehen mailako bi taldeak ere galtzaile izan ziren. Mutilek, jubenilek bezala, Tolosa izan zuten aurkari eta 0 eta 8 galdu zuten. Zazpi puntu dituzte sailkapenean eta bosgarren daude. Hurrengo neurketa, beraiekin berdinduta dagoen Ordiziaren zelaian jokatuko dute, larunbatean 11:30ean. Neskek, beraien aldetik, 2 eta 6 galdu zuten Euskaldunaren aurka. Laugarren postuan daude lau punturekin eta azkena den Danena izango dute bisitari larunbatean 12:00etan.