Berriak
Atzealdea Gaztelekuak ostegunean ekingo dio 2016-2017 ikasturteari
2016·10·03
El Ayuntamiento de Alegia ha puesto en marcha el proceso para fomentar la participación de los niños y adolescentes de la localidad. Respondiendo a la petición de los padres y de los mismo jóvenes, el consistorio lleva años ofreciendo el servicio del Gazteleku. Hasta ahora, el punto de reunión era la casa Franconi pero de cara al nuevo curso, los jóvenes de entre 6 y 17 años se reunirán en una sala de la Casa de Cultura y el Deporte Inaxio Begiristain.
Alegiako Udalak abian du haur eta nerabeen parte hartzea sustatzeko zerbitzua ikasturte berrian martxan jartzeko prozesua. Gurasoen eta gazteen eskakizunei erantzunez, Alegiako Udalak hainbat urte daramatza zerbitzu hau eskaintzen. Orain arte Frankoni etxean elkartzen ziren gaztetxoak baina aurten kokagunea aldatu egingo da eta Inaxio Begiristain Kultur eta Kirol Etxeko eskuin aldeko aretoan elkartuko dira zerbitzu honetan parte hartzen duten 6 eta 17 urte bitarteko haur eta gazteak.
Ostegunean, urriak 6, eta larunbatean, urriak 8, izango dira 2016-2017 ikasturteko lehen saioak. Jakina denez, adin tarte ezberdinak ordutegi ezberdinetan elkartzen dira asteburuan zehar eta ostegunean 6-8 adin tartekoak eta DBH 1 mailakoak izango dira Gaztelekuan. 16:00etatik 17:00etara 6-8 adin tarteko haurrentzat eta gurasoentzat egongo da zabalik. 17:00etatik 18:00etara adin tarte bereko haurren eta gurasoen bigarren taldearentzat. Azkenik, 18:00etatik 19:00etara DBH 1 mailako nerabeei egingo zaie ongi etorria.
Larunbatean aldiz, 16:30ean hasi eta 18:00ak bitartean 9-11 adin tartekoek merendola eta karaokea izango dute lehen eguneko festa modura. 19:00etatik 21:00etara berriz, 12-17 adin tartekoek afari-merienda batekin izango dute ongi etorria.
Zerbitzu honen helburua haur eta nerabeen topagunea izatea da, beraien ekimenez sorturiko ekintzak garatzeko hezitzaile baten laguntza eskainiz.