Berriak
Atzealdea Gaztetxeko 32. urteurreneko ekitaldi nagusiak bihartik aurrera egingo dira
2019·12·11
Alegiako gaztetxea hogeita hamabigarren urtemuga ari da ospatzen. Bihartik abenduaren amaierara bitartean urteurrenaren muina osatuko duten hainbat ekitaldi egingo dira. Bihar, osteguna, Mirari Martiarenaren eta Idoia Torregarairen Bakean Dagoena bakarrizketa eskainiko da gaztetxean 21.00etatik aurrera. Abenduaren 18an, azken asteetan berreskuratu diren zinema emanaldien baitan, Gartxot filma eskainiko da 20:30ean. Hilaren 20an, ostirala, hiru kontzertu izango dira. Onki Xin, Xatiro eta Dupla taldeak ariko dira oholtzan 22:30etik aurrera eta azkenik, abenduaren 27an, Rodeo eta Pelax taldeen kontzertuak izango dira.