Berriak

Atzealdea Geltokiko eremua ibilgailuentzat zabalik dago berriz, behin lanak amaituta

San Juan kalea itxita geratuko da bihar 13:30etik aurrera eta ordurako atera beharko dira kotxeak

2021·02·25


ADIFek Alegiako tren geltokiaren inguruko segurtasuna hobetzeko egin beharreko lanak amaituta, eremu horretarako ibilgailuen sarrera zabalik da berriz ere. Egun hauetan San Juan kalean aparkatzeko aukera eman da ezohiko neurri modura. Bada, bihar, ostirala, kalea itxita geratuko da 13:30etik aurrera eta ordurako kale barruan dauden ibilgailuak atera egin beharko dira.