Berriak

Atzealdea Gimnasioak ohiko ordutegia berreskuratu du

Astelehenetik igandera 7:00etatik 20:30era erabili ahal izango da eta bazkideek txartelak eguneratu behar dituzte

2024·12·13


Inaxio Begiristain Kultur eta Kirol Etxeko lanak amaituta, gimnasioko bazkideek ohiko ordutegian erabili ahal izango dute instalazio hori hemendik aurrera. Gauzak horrela, astelehenetik igandera 7:00etatik 20:30era erabili ahal izango dute gimnasioa eta sartzeko txartelak erabili beharko dituzte. Hain zuzen ere, txartel horiek eguneratu beharko dituzte. Kultur etxean egin dezakete berau zabalik dagoen ordutegian edo udaletxeko sarrera nagusiaren alboan dagoen aktibadoretik pasata eguneratu ditzakete txartelak.