Berriak
Atzealdea Gimnasioaren eta pilotalekuaren ordutegiek aldaketak izango dituzte covid ziurtagiria dela eta
2021·12·15
Covid ziurtagiriaren erabilera eremu eta jarduera gehiagotara zabaltzeak eragin zuzena du Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxeko hainbat instalakuntzen ordutegian. Hemendik aurrera eta gaur indarrean jarri den dekretua aldatzen ez den bitartean, gimnasioaren eta pilotalekuaren ordutegiek murrizketak izango dituzte. 12 urtetik gorakoei sarreran covid ziurtagiria eskatu beharrak eragin du ordutegi aldaketa hori.
Gimnasioa astelenehetik ostiralera erabili ahal izango da 10:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 21:00etarako ordutegian. Pilotalekua berriz, astelehenetik ostiralera erabili ahal izango da, 15:00etatik 21:00etara, libre dagoen orduetan. Bi instalakuntzak asteburuan itxita egongo dira eta gimnasioaren kasuan, bazkideek ezingo dute txartel bidez aipatu ordutegitik kanpo sartu.
Kultur etxera sarrera nagusitik sartu beharko da eta harreran eskatuko da ziurtagiria. Gainontzean, funtzionamendu bera izango da, hau da, txanda eskatu beharrik ez da izango.