Berriak
Orain arte bezala, aurrez kultur etxera deitu eta hitzordua hartu beharko da
2021·02·03
Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxeko gimnasioaren ordutegia ordubetez zabalduko da otsailaren 8tik, astelehena, aurrera. Orain arte 16:00etatik 20:00etara eskaintzen zen zerbitzua. Bada, astelehenetik aurrera 15:00etatik 20:00etara bitartean erabili ahal izango da gimnasioa. Orain arte bezala, ordubeteko txandak eskainiko dira eta aurrez hitzordua hartu beharko da 943 65 46 98 telefono zenbakira deituta.