Berriak

Atzealdea Gimnasioko bazkideek ordutegi zabalagoan erabili ahal izango dute gimnasioa maiatzaren 22tik aurrera

Astelehenetik ostiralera 07:00etatik 21:00etara erabili ahal izango da eta asteburutan 08:00etatik 21:00etara

2023·05·18


Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxeko bazkideek ordutegi zabalagoan erabili ahal izango dute gimnasioa maiatzaren 22tik aurrera. Txartelen bidez sartu ahal izateko ordutegia zabalduko da eta horrenbestean, astelehenetik ostiralera 07:00etatik 21:00etara erabili ahal izango da. Asteburutan 08:00etatik 21:00etara egongo da erabilgarri.

Bazkideek kultur etxeko sarreratik pasa beharko dute txartelak eguneratzera ordutegi berriarekin erabiltzen hasi aurretik.