Berriak
Atzealdea Gimnasioko materiala guztiek erabiltzeko moduan utzi behar dela gogorarazi nahi da
2025·02·20
Azkenaldian gimnasioko materialaren erabilpen desegoki batzuk somatu dira. Pisuak jasotzeko barretan, pisuak jarrita uztea, hankekin pisuak altxatzeko makinan pisua jarrita uztea… Horrelako jokabideak somatu dira eta horrek beste hainbat erabiltzailerengan sortzen dituen oztopoak direla eta, materiala dagokion moduan utzi behar dela gogorarazi nahi da.
Hau da, pisuak altxatzeko barrak pisurik gabe utzi behar dira eta gauza bera gainontzeko makinariaren inguruan. Pisuak jarrita uzten badira, hainbat erabiltzailek ezin dituzte tresna horiek erabili eta horrenbestean, guztion eskubideak bermatzeko, derrigorrezkoa da materiala behar bezala uztea.
Jakinarazpen hau nahikoa izatea espero du Udalak. Duela gutxi jarri dira erabilgarri instalazio berriak eta ez litzateke Udalaren gustukoa izango, erabilera desegokiagatik neurriak hartzen hasi behar izatea.