Berriak
Atzealdea Gimnasioko materiala guztiek erabiltzeko moduan utzi behar dela gogorarazi nahi da
2025·09·25

Duela hilabete batzuk gimnasioko materialaren erabilpen desegokiari buruzko ohartarazpen bat egin zuen Udalak. Pisuak jasotzeko barretan, pisuak jarrita uztea, hankekin pisuak altxatzeko makinan pisua jarrita uztea… Horrelako jokabideak somatu ziren eta horrek beste hainbat erabiltzailerengan sortzen zituen oztopoak medio, materiala dagokion moduan utzi behar dela gogorarazi zitzaien erabiltzaileei.
Hau da, pisuak altxatzeko barrak pisurik gabe utzi behar dira eta gauza bera gainontzeko makinariaren inguruan. Pisuak jarrita uzten badira, hainbat erabiltzailek ezin dituzte tresna horiek erabili eta horrenbestean, guztion eskubideak bermatzeko, derrigorrezkoa da materiala behar bezala uztea.
Denbora pasa den arren, jokabide okerrak guztiz ez direla desagertu ikusi da. Udalak berriz ere gauzak utzi behar diren bezala uzteko eskaera egiten du eta neurriak errespetatzen ez dituztenekiko neurriak hartuko dira.