Berriak
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak 2021eko Alegiako Udal aurrekontuaren behin betiko onarpena argitaratu du
Bizi dugun egoera kontuan hartuta, zuhurtzia izan da bi milioi euro pasatxoko aurrekontua osatzeko ardatza
2021·02·22
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak otsailaren 22ko alean argitaratu Alegiako Udaleko 2021eko aurrekontua behin betiko onartu dela iragartzen duen iragarkia. Udal plenoak onartu ostean, jendaurrean erakusgai egon da eta epe horretan erreklamaziorik jaso ez denez, behin betiko onartuta geratu da. Azpian kontsultatu liteke iragarkia eta Udal aurrekontua webgunea honetako Aurrekontuak atalean kontsultatu ahal izango da hemendik ordu batzutara.
PDF
0,8 MB
2021·02·22 Iragarkia
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak otsailaren 22an argitaratu du 2021eko Udal aurrekontua behin betiko onartzen duen iragarkia.