Berriak

Atzealdea Gipuzkoako Foru Aldundiak egutegiak banatuko ditu asteartean 16:00etatik 17:00etara plazan

Gipuzkoako argazki ezberdinekin osaturiko egutegiak dohainik lortzeko aukera izango dute herritarrek

2025·12·11


Gipuzkoako Foru Aldundiak probintziako argazki ezberdinekin egindako egutegi bat prestatzen du urtero. Bada, 2026koak prest dituzte eta herriz herri ari dira herritarren artean banaketa egiten. Alegiaren kasuan, asteartean, abenduak 16 egongo dira plazan egutegiak banatzen 16:00etatik 17:00etara eta hala nahi duten herritarrek ale bat eskuratzeko aukera izango dute.