Berriak
Atzealdea Gipuzkoako Foru Aldundiak egutegiak banatuko ditu igandean 16:00etatik 17:00etara plazan
Gipuzkoako argazki ezberdinekin osaturiko egutegiak dohainik lortzeko aukera izango dute herritarrek
2024·12·13
Gipuzkoako Foru Aldundiak probintziako argazki ezberdinekin egindako egutegi bat prestatzen du urtero. Bada, 2025ekoak prest dituzte eta herriz herri ari dira herritarren artean banaketa egiten. Alegiaren kasuan, igande honetan, abenduak 15 egongo dira plazan egutegiak banatzen 16:00etatik 17:00etara eta hala nahi duten herritarrek ale bat eskuratzeko aukera izango dute.