Berriak
Atzealdea Gipuzkoako Foru Aldundiak enpresa txiki eta autonomoei laguntzeko gida bat prestatu du
Krisialdia hasi zenetik kaltetuak izan diren sektore horien zalantzak argitzea du helburu
2020·04·03
Gipuzkoako Foru Aldundiak COVID-19 birusaren krisialdiak gogor jo dituen langile autonomoei eta enpresa txikiei laguntzeko gida bat argitaratu du. Gida horrek autonomo edo enpresa txikiak dituztenek zein bertako langileek izan ditzaketen zalantzak argitzea du helburu eta lan arloaz gain, osasun laboralaren, zergen eta laguntza publikoen inguruko informazioa ere eskaintzen da bertan. Azpiko loturan duzue gida horretarako sarbidea.
PDF
0,2 MB
2020·04·03 Gida
Gipuzkoako Foru Aldundiak langile autonomo eta enpresa txikientzako laguntza ekonomikoen berri emateko prestatu duen gida.