Berriak

Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari txapelketako finalerdia jokatuko da larunbatean Elorri pilotalekuan

17:30ean hasiko da eta Erniarraitz 1 eta Karidadeko Benta taldeak ariko dira nor baino nor

2017·05·04


Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari txapelketa ari da bere amaierara iristen. Kanporaketa saio ugari jokatu ostean, finalerdietan da txapelketa eta horietako bat Alegian jokatuko da larunbat honetan, maiatzak 6, 17:30ean hasita Elorri pilotalekuan. Asteasu eta Zizurkilgo kideez osaturiko Karidadeko Benta eta Azpeitiko Erniarraitz 1 taldeak ariko dira kantuan. Karidadeko Benta taldetik Haritz Mujika, Joseba Otaegi eta Unai Mendizabal ariko dira kantuan eta azpeitiarren aldetuik, Leire Ostolaza, Iñaki Lizaso eta Jokin Uranga. Talde bakoitzak bere gai jartzaileak ere jartzen ditu eta saioa epaituko duten bost epailetatik bi, talde bakoitzeko ordezkariak izango dira.

Ariketa ezberdin ugari egin beharko dituzte bertsolariek. Besteren artean, hasierako agurra egiteko taldeek bosna minutu izango dituzte eta puntuagarria izango da eta kartzelako saioa ere 12na koplez osatua izango da.

Saiorako sarrerak bertsosarrerak.eu webgunean eta Hilario Berri tabernan eskuratu litezke. Beste finalerdian Gabiriko Osinalde eta Amasa-Villabonako Am…ona taldeak ariko dira eta bi finalerdietako irabazleek maiatzaren 27an jokatuko dute finala Azpeitian.