Berriak

Gipuzkoako lau t’erdiko final hamaseirenetako partidak jokatuko dira igandean Alegian

Udaberri txapelketan, Intxurreko bikotea finalerako aukerarik gabe geratu da Ataunen aurka galduta

2017·05·24


Gipuzkoako lau t’erdiko txapelketako une erabakiorrean sartu dira Intxurreko pilotariak. Asteburuan final hamaseirenetako kanporaketak jokatuko dira eta Intxurrek hiru ordezkari izango ditu partida horietan. Kadeteen lehen mailan, Olanok Tolosako Altunaren aurka jokatuko du. Nagusietan, Irazustabarrenak Eskoriatzako Oiartzabalen aurka jokatuko du eta Altunak Elgoibarren jokatuko du Txurrukaren aurka. Olanoren eta Irazustabarrenaren partidak Elorri pilotalekuan jokatuko dira igandean 10:30ean hasita.

Partida horiekin batera, Ekialdeko eta Mendebaldeko txapelketak hasiko dira. Bertan, Gipuzkoakoan aurrera egitea lortzen ez duten pilotariek hartzen dute parte eta Intxurreko bi kidek final hamaseirenak jokatuko dituzte asteburuan. Alberdik Aurrerako Sanchez izango du aurkari igandean Alegian jokatuko den jaialdiko hirugarren partidan eta Mozok Mundarrok Altunaren kontra jokatuko du.

Amaitzeko, gogoratu Udaberri txapelketan, Intxurreko Bach eta Agirre finaletik kanpo geratu zirela, finalerdietan Ataunen aurka 30 eta 15 galdu ostean.