Berriak

Atzealdea Gipuzkoako pentsiodunen elkarteak bizikleta martxa bat egingo du maiatzaren 24tik 29ra

Errenterian abiatu eta Donostian amaituko da eta hilaren 25ean Alegiatik igaroko dira

2021·05·18


Duintasuna, Gipuzkoako Erretiratuen Elkarteak denbora darama pentsio duinen aldeko aldarrikapenak egiten. Astero kaleetan egiten dituzten elkarretaratzeak beste hainbat ekintzekin uztartzen dituzte eta datorren maiatzaren 24tik 29ra bitartean, euren aldarrikapena Gipuzkoa osora eramango dute, ‘Pentsio publiko duinak eta justuak’ lemapean egingo den bizikleta martxa baten bidez. Astelehenetik larunbatera, 6 etapatan zeharkatuko dute lurralde osoa. Errenterian hasi eta Donostian amaituko den ibilbide hori Alegiatik ere igaroko da. Maiatzaren 25ean, asteartea, goizeko 9:00etan ekingo diote bigarren etapari Tolosan eta handik gutxira, Goierrira bidean igaroko dira Alegiatik.