Berriak

Atzealdea Gipuzkoako pentsiodunen elkartearen bizikleta martxa Alegiatik pasa da

Larunbatera bitartean Gipuzkoa osoa zeharkatuko dute eta Donostian izango dute helmuga

2021·05·25


Duintasuna, Gipuzkoako Erretiratuen Elkarteak denbora darama pentsio duinen aldeko aldarrikapenak egiten. Astero kaleetan egiten dituzten elkarretaratzeak beste hainbat ekintzekin uztartzen dituzte eta aste honetan zehar euren aldarrikapena Gipuzkoa osora zabalduko dute. Atzo Errenterian abiatuta, ‘Pentsio publiko duinak eta justuak’ lemapean bizikleta martxa bat egiten ari dira. Gaur goizean bigarren etapa Tolosan abiatu da eta Goierrira bidean Alegiatik pasa dira. Larunbatean Donostian izango du helmuga martxa horrek.