Berriak
Atzealdea Gipuzkoako psikologoen elkargoa behar dutenei doako arreta psikologikoa eskaintzen ari da telefonoz
2020·04·01
COVID 19 birusa dela eta bizi dugun itxialdi egoera honek modu ezberdinean eragiten digu. Alor psikologikoari ere eragiten dio eta pertsonen aldartean eragina izan dezake. Larritasuna, ziurgabetasuna eta beldurra bezalako sentimenduak agertu daitezke eta horren aurrean, Gipuzkoako psikologo elkargoa doako arreta psikologiko zerbitzua eskaintzen ari da, horren beharrean dauden pertsonei. 10:00etatik 14:00etarako ordutegian eskaintzen da zerbitzua eta 692 566 160 telefonora deitu behar da.