Berriak
Atzealdea Gipuzkoako txapelketako lau partida jokatuko dira ostiralean 19:00etan Elorrin
2016·10·10
Intxurreko pilotariek Gipuzkoako txapelketako partidak jokatzen jarraitzen dute. Maila ezberdinetan ligaxkak aurreratu samar daude eta datozen asteetan jakingo da zein bikotek lortzen duten hurrengo faserako txartela eta zein geratzen diren bidean. Dena den, badira lanari asteburuan ekingo dioten Intxurreko ordezkariak ere. Gomazko paletan aritzen diren neska jubenilek asteburuan jokatuko dituzte ligaxkako lehen partidak. Intxurrek hiru bikote izango ditu eta guztira zazpi jardunaldi jokatu beharko dituzte.
Lehen jardunaldiko partida horietako bat ostiralean Elorri pilotalekuan jokatuko da. 19:00etan hasiko den jaialdiko bigarrena izango da eta Intxurreko bi bikote izango dira lehian. Horren aurretik alebinen partida bat izango da eta ondoren, nagusien hirugarren mailako bi neurketa izango dira. Intxurrek Azkoitia izango du aurkari hirugarren partidan eta jaialdia itxiko duen neurketan Intxurre eta Mundarro neurtuko dira.