Berriak
Atzealdea Giro ederra eta jende ugari izan zen Artisau eta Nekazal Azoka Berezian
2023·09·25

Arrakastatsua izan zen atzo Alegian ospatu zen XVI. Artisau eta Nekazal Azoka Berezia. Goizeko lehen ordutik etengabea izan zen antolatzaileen eta postuak jarri zituztenen joan-etorria 11:00etarako guztia prest izateko eta asko izan ziren plazan zein San Juan kalean jarri ziren postuetan produktuak ikusten zein erosten ibili ziren herritarrak eta baita kanpotik gerturatu zirenak ere.
Barazkiak, gozoak, sagarrarekin egindako edariak, eztia, arropak, liburuak… Askotariko produktuak izan ziren erakusgai eta jendearen erantzuna ere ona izan zen, hainbat erakusmahaietan produktu asko saldu zelako.
Udalak eskerrak eman nahi dizkie azokan postua jartzera animatu ziren ekoizleei, azokara hurbildu zirenei, Kultura batzordeari eta baita antolakuntza lanetan esku bat bota zutenei ere.