Berriak

Atzealdea Giro ederrean doa Alegiako festen bigarren eguna

Ibilgailu klasikoen erakusketak eta sagardo dastaketak jende ugari elkartu dute

2024·07·13


Bigarren eguna dute Alegiako jaiek. Atzoko hasiera indartsuaren ostean, asteburuan murgilduta dira. Goizean ibilgailu klasikoen eta irrati zaharren erakusketa izan dira sagardo dastaketarekin batera eta jende ugari elkartu da. Orain Xaibor DJarekin haurrentzat emanaldia izango da eta bertsolariek girotuko dute iluntzea, gauean DJ Risasen saioaren aurretik.

Azpian duzue biharko egitaraua. Ondo pasa!

Uztailak 14, igandea

09:30. Herriko txistulariek alaituriko DIANA.

11:00. Erraldoiak dultzaineroekin elizatik abiatuta.

12:15. LA JODEDERA taldearen emanaldia.

Ondoren, IRAUNKORRAK txaranga kalez kale ibiliko da egun guztian zehar.

17:00. SOKAMUTURRA plazan.

18:30. Alegiako erraldoien KALEJIRA.

19:00. PENTATLOI erakustaldia eta herrikideen apustua eskolako patioan.

21:00. ZAHAGIARDOA zubian.

22:30. Muxutruk taldearekin ERROMERIA.

Etxera taldean joateko ordutegia

Udalak eta Eztanda Talde Feministak elkarrekin prestatu duten sexu erasoen aurkako protokoloaren baitan, gaur gauean ere taldean etxera joateko hitzorduak izango dira. 01:00ean, 03:00etan eta 05:00etan izango dira Orendaingo bidegurutzetik abiatuta.

Azken txanpa bulebarrean

Azkenaurreko eguna dute Bibalabirjen jaiek. Gaurkoan musikak izango du protagonismoa. Bi Zaldi taldeak 18:00etan eskainiko duen kontzertuaren ondotik, gauean Katu, DJ Tintz eta DJ Txekor ariko dira. Bihar amaituko dira festak. 22:30ean herriko bertsolarien saioa izango da eta ondoren DJ Txinoren saioa bulebarrean.