Berriak

Atzealdea Giro ederrean doa festetako bigarren eguna

‘Errimak bi oinetan’ ikuskizuna izan da eguerdian eta dantza erakustaldia eta Puro Relajoren kontzertua dira gaurko beste hitzordu nagusiak

2025·07·16


Bigarren eguna dute gaurkoa Alegiako jaiek. Atzoko hasieraren ostean, Albo Kalteak taldearen dianarekin hasi da eguna eta eguerdian Haatik Dantza Konpainiak ‘Errimak bi oinetan’ ikuskizuna eskaini du plazan. Arratsaldeari begira, Jose Mari Orbegozoren dantza erakustaldia izango da 18:00etan eta gau parteari begira, zahagiardoaren ostean Puro Relajoren kontzertua izango da 22:30ean plazan.

Bihar atseden eguna izango dute festek. Ostiralean izango dira hurrengo ekitaldiak eta hauxe izango da egitaraua:

Uztailak 18, ostirala

09:00. Jubilatuek antolatutako mendi ibilaldia.

09:30. Eider eta Maider trikitilariek alaituriko diana.

11:00. Jubilatuentzat hamaiketakoa.

Ondoren, Iñigo Etxenike DJarekin dantzaldia.

11:30-13:30. Haurrentzat ur parkea eskolako patioan.

14:00. Haurren bazkaria plazan eta nerabeen bazkaria zubian.

16:00. Haurrentzat ur parkea eskolako patioan.

Bukaeran apar festa.

18:30. Ertza konpainia (Alegia). Dantza akrobatiko afro garaikidea “UN’WE” (Aurrestreinaldia) eta “OTEMPODIZ”.

19:30. Herritarren arteko toka txapelketa plazan 12 eta 15 urte bitartekoentzat eta ondoren 16 urtetik gorakoentzat.

Jarraian, bingoa.

21:00. Zahagiardoa Larraitz auzoan.

22:00. Elektrotxufla taldea kaleetan zehar Larraitz auzotik abiatuta.

00:00. Klabelin Komik taldearen kontzertua.

Bibalabirjen jaiak gaurtik aurrera

Bulebarrean gaur ekingo zaio festari. Sagardo dastaketa izango da hitzordu nagusia eta gau partean Ahantzi taldearekin erromeria izango da. Bihar ez dute atsedenik izango eta hemen datozen bi egunetarako egitaraua:

Uztailak 17, osteguna

17:00. Festetako txapel margoketa eta ahatetxoen arrantza.

18:30. Iago magoa.

21:00. Zahagiardoa.

22:30. Aimarz eta Lukiek taldeen kontzertuak.

Uztailak 18, ostirala (Mozorro eguna)

14:30. Bazkari herrikoia.

Kafe garaian, ‘Euskal kanturrioa’.

Ondoren, kuadrillen arteko jolasak.

18:30. Matraka elektrotxaranga.

21:00. Zahagiardoa.

22:30. Arrixku taldearen kontzertua.

01:00. DJ Baxe.

04:00. DJ Kraken Eko.

Puntu morea txoznagunean

Aurten ere erasoen aurkako protokoloa martxan izango da jaietan. Txoznagunea izango da puntu morearen kokagunea eta norbaitek arazoren bat balu, 606 797 135 telefonora deitu dezake eta ordubeteko tartean puntu moreko arduradun batek etxera lagunduko dio.