Berriak

Giro ederrean egin zuten Xoxoteko buelta mendi asanbladako kideek

Xoxoteko aterpetxean hamaiketakoa egin eta eguerdirako etxera itzuli ziren

2020·01·28


Alegiako mendi asanbladak Xoxotera irteera bat egin zuen iragan igandean, urtarrilak 26. Alegiatik Attolara kotxeetan joan eta bertatik Xoxoterako joan-etorria egin zuten. Eguraldi ona lagun, ibilaldia giro ederrean egiteko aukera izan zuten eta Xoxoteko aterpetxean hamaiketakoa eginda borobildu zuten goiza. Hurrengo irteera martxoaren 29an egingo dute Igaratzatik Larraitzerako ibilbidearekin.