Berriak
Atzealdea Giro ederrean jokatu ziren Gabonetako Pilota Topaketako finalak
2025·01·02
Iragan astelehenean jokatu ziren Intxurre Pelota Eskolak antolaturiko Gabonetako Pilota Topaketako finalak Amezketan. Lau maila ezberdinetako partidak ikusi ahal izan zituzten bertaratu ziren ikusleek eta neurketa ederrak ikusteko aukera izan zen. Hauek izan ziren emaitzak:
AURREBENJAMINAK
Irazusta-Beloki 6
Alberdi-Fernandez 12
BENJAMINAK
Goñi-Renobales 9
Garmendia-Gorostidi 12
ALEBINAK
Gorostidi-Garaikoetxea 12
Azpilikueta-Garaikoetxea 2
INFANTIL-KADETEAK
Luluaga-Arteaga 12
Altuna-Karrera 9
Omenaldiak
Intxurre pelota eskolak Eduardo Tormo eta Jexux Murua omentzeko baliatu zuen ekitaldia. Tormo Alegiako eskolako irakasle eta pelota eskolaren sustatzaile nagusienetako bat izan zen. Muruari aldiz, pelotaren alde urteetan egindako lanaren aitortza egin zitzaion. Bixente Gorostidik bertso bana eskaini zien biei.