Berriak
Atzealdea Giro ederrean jokatu ziren Kalebeherako festetako pilota eta pala txapelketetako finalak
Haurren eskuzko bi finalak eta helduen palakoa ikustera herritar ugari hurbildu zen atzo arratsaldean
2024·09·16
Asteburuan ospatu diren Kalebeherako festei amaiera emateko, jaietako pilota txapelketako finalak jokatu ziren atzo arratsaldean. Haurren eskuz binakako bi final ikusi ahal izan ziren lehenik eta helduen pala txapelketako finala ondoren. Ikuskizun ederra eskaini zuten partidak jokatu zituzten pilotari eta palistek eta Erbeta pilotalekura hurbildu zirenek gozatu ederra hartu zuten.