Berriak
Atzealdea Giro ederrean ospatu zen Langaurre Eguna
2017·05·29
Udaberriko egitarau kulturalaren barruan Langaurre Eguna ospatu zen atzo, igandea. Eguraldia lagun, egun pasa ederra egiteko aukera izan zuten parte hartu zutenek. Goizean, mendi asanbladaren eskutik ibilaldi bat egin zen Marea aldera. Handik bueltan, Langaurren hamaiketakoa egiteko aukera izan zuten eta ohartzerako, bazkaltzeko garaia iritsi zen. Norberak eramandakoa jateko aukera izan zuten eta arratsaldea giro ederrean pasa zuten, etxera itzuli aurretik. Kultura batzordeak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten herritarrei eta bereziki antolakuntzan esku bat bota dutenei.