Berriak

Atzealdea Gizarte Zerbitzuen bulegoa ekainaren 9an hasiko da jendaurreko zerbitzua eskaintzen

Aurrez hitzordua hartu beharko da 943 65 47 68 telefonora deituta eta ahal den neurrian harreman telematikoa lehenetsiko da

2020·05·28


Alegiako Udaleko Gizarte Zerbitzuek ekainaren 9an, asteartea, berreskuratuko dute jendaurreko arreta zerbitzua. COVID-19aren krisialdiagatik zerbitzu hori etenda egon aurretik egiten zen moduan, gizarte zerbitzuen bulegora joan beharrean diren herritarrek aurrez hitzordua hartu beharko dute 943 65 47 68 telefono zenbakira deituta. Ahal den neurrian harreman telematikoa lehenetsi eta sustatu nahi da, ezinbestekoa den kasuetan kenduta.

Hitzordu bidezko sistemarekin jende pilaketak ekiditea lortuko da baina Udalak bere esku dauden segurtasun eta higiene neurri guztiak hartuko ditu. Sarreran itxaron behar da gizarte langileek deitu arte eta sartutakoan eskuak garbitu behar dira gelarekin. Zehazki, ondoko neurriak hartuko dira kontuan:

-Maskarila erabiltzea derrigorrezkoa da.

-Sarreran itxaron, langileek deitu arte.

-Kanpoan jende gehiago baldin badago, segurtasun distantzia mantendu.

-Sartzerakoan eskuak gelarekin garbitu.

-COVID-19aren sintomaren bat baldin badaukazu, ez joan hitzordura.

Herritarrei neurriak errespetatzea eskatzen zaie, denon segurtasunerako.