Berriak
Atzealdea Gizonezkoen Tourra Alegiatik igaroko da igandean
2023·06·30
Uztailaren 2an, igandea, Tourreko bigarren etapa Alegiatik igaroko da. Amezketa aldetik iritsiko da lasterketa Errota auzora eta txirrindulariek Altzoko errepidea hartuko dute. Trafikoari dgaokionean, goizeko 11:00ak aldera itxiko dira Errotatik Altzo alderako errepidea eta Alegiatik Amezketara doana. Lasterketa 15:10 eta 15:30ak bitartean igaroko da antolakuntzaren ordutegien arabera eta behin txirrindulariak igarota, 16:30ean irekiko dira errepideak. Dena den, lasterketaren aurretik, 13:30ean publizitate karabana igaroko da. Gainontzeko errepideetan ez da inolako mozketarik izango eta N-I errepiderako sarbideak zabalik izango dira.
Altzoko igoerara lasterketa ikustera joan nahi dutenek oinez edo bizikletaz joan beharko dute, errepidea autoentzako itxita egongo delako.