Berriak

Atzealdea Goiz pasa ederra egin zuten Mendi Asanbladako kideek Amezketan

Fernando Amezketarraren ibilbidea eta Pello Zabala gunea ezagutzeko aukera izan zuten

2022·12·05


Alegiako Mendi Asanbladak antolatuta, Amezketara irteera egin zuen 40 lagunetik gorako talde batek atzo, igandea. Alegiatik Amezketara kotxez joan eta inguruak ezagutzen eman zuten goiza. Lehenik Fernando Amezketarraren ibilbidea egin zuten eta bertan, Fernandoren bizitzan esanguratsuak izan ziren lekuak ezagutzeko modua izan zuten. Ondoren, Pello Zabala gunea bisitatu zuten eta Agurtzane Garmendiaren eskutik errota ezagutzeko aukera izan zuten lehenik eta ondoren talo dastaketa goxo bat egitekoa. Goiz pasa ederra eginda itzuli ziren Alegiara irteeran parte hartu zuten haur, gaztetxo eta heldu guztiak.