Berriak
Atzealdea Goizeko euriak ez du zapuztu jai giroa Alegian
2024·07·15
Eguraldi kaxkarrak ez ditu alegiarrak kokildu eta giro ederrean doa laugarren eguna. Goizean euria egin du hainbat unetan baina jubilatuen hamaiketakoa eta haur parkeaz gozatzeko aukera izan dute adinekoek eta txikienek. Hamaiketakoaren ostean Dj Etxenikeren saioan giro ederra izan da plazan. Arratsaldean jarraipena izango du haur parkeak eskolako patioan eta gau parteari begira, Puro Relajo taldearen kontzertua izango da hitzordu nagusia.
Azpian duzue biharko azken eguneko egitaraua. Ondo pasa!
Asteartea 16
09:00. Herriko musikariek alaituriko DIANA.
10:00-12:00. Haurrentzako TAILERRAK Txintxarri Gaztelekuaren eskutik eskolako patioan.
12:15. ERRIMAK BI OINETAN emanaldia plazan Haatik Dantza Konpainiaren eskutik.
17:30. Haurrentzako toka txapelketa plazan. Ondoren merienda banatuko da.
18:30. Herritarren arteko TOKA TXAPELKETA plazan.
19:30. Joxe Mendizabalekin ERROMERIA.
21:00. ZAHAGIARDOA plazan.
22:00. SUTARRI dantza taldearen emanaldia plazan.
Ondoren, DANTZALDIA Joxe Mendizabalen eskutik.
00:00. Txintxarria eta jaiak agurtuko ditugu.
Etxera taldean joateko ordutegia
Udalak eta Eztanda Talde Feministak elkarrekin prestatu duten sexu erasoen aurkako protokoloaren baitan, gaur gauean ere taldean etxera joateko hitzordua izango da. 1:00ean izango da Orendaingo bidegurutzean.