Berriak
2016·11·08
Ostiralean pilota jaialdi berri bat izango da Elorri pilotalekuan. 18:45ean hasiko den jaialdian, alebin mailako eskuz binakako partida bat jokatuko da lehenik Intxurre eta Aloña Mendiren artean. Beste hiru neurketak gomazko paletakoak izango dira. Emakumezko jubenilen bigarren mailan, Intxurreko bikoteak Hernaniren eta Bergararen aurka ariko dira eta lehen mailan, Hernani izango da Intxurreren aurkaria.
Iragan jardunaldiari errepaso bat emanez, eskuz binaka nagusien lehen mailako bikoteak galdu egin zuen 22 eta 16 Lazkaoren aurkako Gipuzkoako txapelketako finalerdia. Aitzitik, nagusien hirugarren mailako bikote batek finalerdietarako txartela lortu zuen azken jardunaldian. Urnietaren aurka jokatuko dute finalerdi hori. Kadeteetan berriz, ligaxkako azken jardunaldiaren atarian dira eta Intxurreko bikoteak sailkatzeko aukerekin jarraitzen du. Azkenik, gomazko paletan, lehen mailan bikote batek garaipena lortu zuen eta besteak atsedena izan zuen. Bigarren mailan berriz, bikote batek garaipena lortu zuen, besteak galdu egin zuen eta hirugarrenak atsedena izan zuen.