Berriak
Atzealdea Gomazko paletako eta eskuz binakako bina partida jokatuko dira ostiralean Elorri pilotalekuan
2018·10·17
Gipuzkoako pilota txapelketak jardunaldi berri bat izango du asteburuan. Eskuz binaka ari diren Intxurreko kadete eta jubenilen lehen mailetako eta ohorezko mailako bikoteen kasuan gainera, lehen faseko azken jardunaldia izango da. Elorri pilotalekuan lau partida jokatuko dira ostiralean 18:30ean hasita. Lehen biak gomazko paletakoak izango dira eta emakumezko jubenilek eta nagusiek jokatuko dute. Jubeniletan Ataunen aurka ariko dira Intxurrekoak eta nagusien bigarren mailan Atzapar izango dute aurkari.
Ondoren eskuz binakako bi neurketa ikusi ahal izango dira, gizonezkoen nagusien mailakoak. Ohorezko mailan Intxurrek Hernaniren kontrakoa izango du eta hirugarren mailan Aloña Mendi izango dute aurkari.