Berriak

Atzealdea Gorengo mailako nesken partida izango da asteburuan Elorrin jokatuko den partida bakarra

Iragan asteburuan Zestoaren aurka berdindu ostean Mutrikuren aurka jokatuko dute larunbatean 11:00etan

2019·10·09


Asteburuan partida bakarra jokatuko da Elorri futbol zelaian. Gorengo mailako emakumezkoen Intxurreko taldeak Mutrikuren aurka jokatuko du larunbatean 11:00etan. Alegiarrak azken partidan bana berdinduta iritsiko dira lehia horretara. Bigarrenak dira lau punturekin eta beraien atzetik dagoen Mutrikuren aurka jokatuko dute.

Intxurreko beste lau taldeak etxetik kanpo ariko dira. Erregional mutilek Usurbilen jasotako 5 eta 1eko emaitzari buelta eman nahiko diote Lazkaon larunbatean 16:00etan jokatuko duten partidan. Jubenil mutilek Idiazabalen jokatuko dute larunbatean bertan 18:15ean eta denboraldiko lehen puntuak batu nahiko dituzte. Azken partidan 1 eta 5 galdu zuten Lazkaoren aurka. Kadete mutilek bana berdindu zuten Danena liderraren kontra. Laugarrenak dira eta larunbatean 14:30ean Ostadarren zelaian ariko dira. Azkenik, maila bereko neskek 0 eta 3 galdu zuten Goierri Gorriren aurka. Punturik gabe jarraitzen dute eta ostiralean 18.30ean Legazpin jokatuko dute Ilintxaren kontra.