Berriak
Atzealdea Gorengoen mailako Intxurre-Tolosa partida jokatuko da larunbatean 11:00etan Elorri zelaian
2017·03·22
Intxurreko futbol taldeen partida bakarra jokatuko da asteburuan Elorri futbol zelaian. Gorengoen mailakoen liga partida izango da ikusgai larunbatean 11:00etatik aurrera eta Intxurre eta Tolosa neurtuko dira. Alegiarrek 5 eta 1 galdu zuten iragan astean Azpeitian eta hamaseigarren jarraitzen dute. Tolosa aldiz, zortzigarren postuan dago. Kadete mailako bi taldeek etxetik kanpo jokatuko dute. Neskek igoera fasea jokatzen jarraitzen dute eta Aloña Mendiren zelaian jokatuko dute larunbatean 16:30ean, Hernaniren aurka 1 eta 0 galdu ostean. Oñatiarrak alegiarren atzetik daude sailkapenean eta garaipen berri bat lortzeko aukera ona izan dezakete. Mutilek aldiz, Danenaren zelaian jokatuko dute kopako partida larunbatean 11:45ean. Iragan astean bina berdindu zuten Euskaldunaren aurka eta sailkapeneko bigarrenaren aurka jokatuko dute.
Jubenilek eta infantilek atsedena izango dute. Jubenilek lehen postuan jarraitzen dute Billabonari 2 eta 0 irabazita eta atseden izan arren, lehen postuan jarraituko dute. Infantilek aldiz, 1 eta 5 galdu zuten Urnietaren aurka eta bigarrenak dira 24 punturekin.