Berriak
Atzealdea Gorka Zubeldia Arnedok irabazi du Alegiako Merkatari Taldeak egindako kanpainako sari nagusia
2017·12·22
Alegiako Merkatari Taldeak eta Alegiako Udalak elkarlanean garatu duten kanpainak baditu irabazleak. Abenduan zehar, elkarteko kide diren herriko saltoki eta tabernek txartelak banatu dituzte kontsumitzaileen fideltasuna eskertze aldera. Txartel horiek bi zozketetan parte hartzeko aukera ematen zuten eta gaur eguerdian egin den zozketan ezagutu dira irabazleak.
Lehen saria Gorka Zubeldia Arnedorentzat izan da eta berarentzat izango da Alegiako Merkatarien Taldeko kide diren saltokiek emandako produktuekin osatutako saskia. Askotariko produktuak biltzen dituen saskia da. Jatekoa, edatekoa, elkarteko kide ezberdinek eskaintzen dituzten zerbitzuez gozatzeko aukera… Aurtengoan, bigarren sari bat ere eskaini da. Sari hori Zigako landetxe baterako asteburu bateko egonaldi bat izango da eta zozketak hala erabakita, Amalio Garcia da bidaia horren irabazlea.
Alegiako Merkatari Taldeak eta Udalak modu positiboan baloratu dute abenduan zehar egin den kanpaina hau. Herritarrei, urte osoan erakusten duten fideltasuna eskertzeko modu bat da horrelako kanpainak egitea eta aldi berean, kontsumitzaile berriak Alegiako saltoki eta tabernetara erakartzea ere bai. Horrenbestean, etorkizunean antzeko ekimenak garatzea aztertzen ari direla adierazi dute merkatariek.