Berriak

Atzealdea Gorka Zubeldia Letamendiari Shebe Peña saria eman dio Euskal Mendi Federazioak

2017an Goierriko Bi Handiak proba amaitzea lortu zuen alegiarrak besteren artean

2018·01·11


Gorka Zubeldia Letamendia alegiarrak Euskal Mendizale Federazioak ematen duen Shebe Peña saria jaso du. Hanka batean ezintasun bat duen alegiarrak urteak daramatza mendi ibilaldi ezberdinetan parte hartzen eta 2017an, besteren artean, Goierriko Bi Handiak proba amaitzeko gai izan zen. Hanka batean izandako istripu bat medio, protesi batekin dabil azken urteetan Zubeldia baina horrek ez dio oztoporik eragin mendian bere helburuak lortzeko bidean. Euskal Mendizale Federazioko Iraupen Luzeko Ibilaldien batzordeak eman dio pertsona ezinduen kirol kluba den Kemen elkarteko kide ere badenari, Shebe Peña saria.

Alegiako Udalak zorionak eman nahi dizkio jasotako izendapenagatik.