Berriak
Atzealdea Greziako errefuxiatuen kanpamentuetarako neguko oinetakoen bilketa egingo da azaroaren 19an plazan 17:00etatik 20:00etara
2021·11·15
Zaporeak Gobernuz Kanpoko Erakundeak sustatuta, Greziako errefuxiatuen kanpamentuetan dauden pertsonentzako negurako oinetakoak biltzeko kanpaina bat jarriko da martxan asteburu honetan. Neguko baldintza gogorrei aurre egiteko botak, zapatilak eta zapatak behar dituzte aipatu kanpamentuetan daudenei. Alegian datorren azaroaren 19an, ostirala, egingo da bilketa 17:00etatik 20:00etara plazan. Herritarrak etxean dituzten eta erabiltzen ez dituzten oinetako horiek ematera animatu nahi dira, badelako oinetako horien beharra duen jendea.