Berriak

Atzealdea Guraso Txokoa martxan izango da astelehenetik aurrera

Liburutegiaren alboko gelan kokatuko da eta 16:00etatik 19:00etara egongo da zabalik

2024·10·04


Aurreko ikasturtean martxan jarri zen egitasmo bat berreskuratuko du Udalak urriaren 7tik aurrera. Guraso Txokoak ateak zabalduko ditu astelehenean eta 0 eta HH5 bitarteko haurrek aisialdirako espazio estali bat izango dute eskura. 16:00etatik 19:00etara egongo da zabalik eta aurten kokagune berria izango du. Kultur etxeko bigarren solairuan kokatuko da, liburutegiaren alboko gelan. Interesatuek azpiko loturan izango dute izena emateko orria. Bete eta kultur etxean entregatu behar da Guraso Txokoa erabili ahal izateko.

PDF
0,1 MB
04·10·2024 Izena emateko orria
Guraso Txokoan izena emateko orria.