Berriak
Atzealdea Guraso Txokoa martxan izango da astelehenetik aurrera
Liburutegiaren alboko gelan kokatuko da eta 16:00etatik 19:00etara egongo da zabalik
2025·09·26

Aurreko ikasturteetan bezala, aurten ere Guraso Txokoa martxan izango da irailaren 29tik aurrera. Astelehenean zabalduko ditu ateak eta 0 eta HH5 bitarteko haurrek aisialdirako espazio estali bat izango dute eskura. 16:00etatik 19:00etara egongo da zabalik eta kultur etxeko bigarren solairuan kokatuko da, liburutegiaren alboko gelan.