Berriak

Atzealdea Guraso Txokoan izena emateko epea azaroaren 6an zabalduko da

Interesatuek izena emateko orria bete era kultur etxean entregatu edo bidali behar dute

2023·11·03


Alegiako Udalak azaroaren 6an zabalduko du Guraso Txokoan izena emateko epea. Astelehenetik ostiralera 16:00etatik 18:00etata martxan izango den zerbitzua da eta 0 eta 5 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Gehienez 20 haur egon daitezke gela barruan batera. Gutxienez beti heldu bat egongo da gelan eta gehienez 5 haur egon daitezke heldu bakar batekin. Pertsona heldu hori izango da bertan dauden haurren arduradun. Edukiera betetzen bada, gehienez ordubete egon ahal izango da Guraso Txokoan.

Kultur etxeko hirugarren solairuko 3 gelan kokatuta dago. Gelaren erabileraren inguruan, haurrek gela barruan egon beharko dute. Garbiketaren inguruan, eguneroko garbiketa erabiltzaileen esku geratzen da eta astean behin, garbiketa sakonagoa egin beharko da.

Izena emateko, lotura honetan dagoen orria bete eta kultur etxean entregatu edo kultura@alegia.eus helbidera bidali beharko da.