Berriak

Atzealdea Guraso Txokoaren ordutegia 16:00etatik 19:00etara luzatu da

Izena emateko orria bete eta aurkeztea da jada martxan den espazioa erabiltzeko baldintza bakarra

2023·11·09


Alegiako Udalak duela gutxi jarri du martxan Guraso Txokoa. Kultur etxean kokatzen den espazioa erabilgarri dute 0 eta HH5 bitarteko haurrek eta hasieran 16:00etatik 18:00etara bitarteko ordutegia ezarri bazitzaion ere, ordubete luzatzeko erabakia hartu da eta horrenbestean 16:00etatik 19:00etara egongo da erabilgarri.

Bertan dauden haurrek heldu baten zaintzapean egon beharko dute une oro eta 5 haurreko heldu bat egongo da, gehienezko 20 haurreko edukierarekin. Beteta dagoenean, haurrek ordubete egon ahal izango dute gehienez.

Haurrek beti gela barruan egon behar dute eta garbiketari dagokionean, eguneroko garbiketa erabiltzaileen esku geratzen da eta astean behin garbiketa sakonagoa egin beharko da.

Guraso Txokoa erabili nahi dutenek lotura honetan eskuratu dezaketen izena emateko orria bete eta aurkeztu besterik ez dute egin behar.