Berriak
Atzealdea Gurasoei zuzenduriko aniztasun afektibo-sexualari buruzko tailerra egingo da abenduaren 17an
2019·12·11
Abenduaren 17an Aniztasuna Heltzen izeneko tailerra eskainiko da 18:00etan kultur etxean. Gehitu elkarteak sarritan eskaini ohi izan ditu ikasleei zuzenduriko aniztasun afektibo-sexualari buruzko saioak Alegiako ikastetxeetan eta oraingoan, gurasoei zuzenduriko saioa izango da, Iturri Zahar eta Aralarpean guraso elkarteekin elkarlanean antolatuta. Gurasoekin aniztasun afektibo-sexualaren inguruko sentsibilizazioa bideratu eta guraso izatetik bizi daitezkeen zalantza, kezka edota egoerak aztertzea izango da tailerraren muina. Bi ordu inguruko iraupena izango du eta dinamika ezberdinak erabiliko dira: azalpen parte hartzaileak, bideoak, hausnarketak, ariketak...