Berriak
Atzealdea

GUREAKek automozio ikastaro bat eskainiko du %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonentzat

Izena eman nahi dutenek 943 000 795 telefonora deitu edo formakuntza@gureak.com helbidera idatzi behar dute

2023·05·30


GUREAKek automozio ikastaro bat prestatu du %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonentzat. Bakoitzaren beharretara egokitutako formazio praktikoa eskainiko da eta parte hartzen duenak muntaia lanetan eta mekanizazio industrialean jarduteko konpetentziak bereganatuko ditu. Horrez gain, gaitasun soziolaboralak ere landuko dira: komunikazioa, talde lana, motibazioa…

Interesatuek 943 000 795 telefono zenbakira deituta edo formakuntza@gureak.com helbidera idatzita eman dezakete izena.