Berriak

Hainbat ekitaldi izango dira bihar Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira

19:00etan plazan egingo den kontzentrazioaren ostean “Sexijentziak askatuz” klown saioa izango da Elizpe zinean

2017·03·07


Bihar, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Alegiako Udalak, ekitaldi ugari antolatu ditu egun horren bueltan eta guztiak Martxoa Morea izeneko egitarauan bildu ditu. Iragan ostiralean eman zitzaion hasiera egitarau horri eta biharko egunarekin bat eginez, bi ekitaldi izango dira bihar. 19:00etan kontzentrazio bat egingo da plazan egunak berarekin dakartzan aldarrikapenekin bat eginez eta ondoren, “Sexijentziak askatuz” izeneko klown saioa izango da Elizpe zinean. Itziar Saenz de Ojerren bakarrizketa bat da eta umorea eta ikusleen parte hartze zuzena ditu ardatz. Udalak herritarrei ekitaldi horietan parte hartzeko deia luzatzen die eta Martxoa Morea egitaraua osatzen duten ekitaldi guztiak webgune honetako agenda atalean dituzue aletuta.