Berriak
Atzealdea Hamabi ekitaldi izango ditu gabonen atariko kultur eskaintzak
2024·11·29
Alegiako Kultura batzordeak argitaratu du gabonen atariko kultur eskaintza. Abenduaren 3an hasiko da Euskararen Egunarekin eta hilaren 20an amaituko da. Tarte horretan hamabi ekintzaz gozatu ahal izango dute berauetan parte hartzen dutenek. Azpian dituzue ekintza guztiak.
Abenduak 3, asteartea
Euskararen Eguna. Txokolatada.
17:30ean, plazan.
Abenduak 4, asteazkena
‘Gatazka ataska edo aska?’. Nerea Mendizabal eta Itziar Saenz de Ojer. Iturri Zahar guraso elkarteak antolatuta
18:00etan kultur etxean.
Abenduak 10, asteartea
Ipuin kontaketa: ‘Mari Domingiren ipuinak’. Elssie Xalbador.
17:30ean liburutegian.
Abenduak 11 eta 12, asteazken eta osteguna
‘Etxean sexualitatea lantzeko tailerrak’, Samurrak Aniztasuna Elkartearen eskutik.
17:30ean kultur etxean.
Abenduak 12, osteguna
Irakurle taldea: ‘Bisita’. Mikel Pagadizabal. Idazleak saioan parte hartuko du.
18:00etan liburutegian.
Abenduak 13, ostirala
Alegiako I. Ipuin Lehiaketako sari banaketa.
19:00etan zinean.
Abenduak 14, larunbata
Adinekoei omenaldia eta aitortza.
12:00etan udaletxean.
Gabonetako II. Pala Txapelketa.
Gizonezkoen final laurdenak.
18:00etan Elorrin.
Abenduak 15, igandea
Gaztain jatea.
18:00etan plazan.
Abenduak 16, astelehena
Gabonetako eskulan tailerra.
17:00-18:00 eta 18:00-19:00.
Kultur etxean.
Abenduak 18, asteazkena
Loatzo musika eskolaren eguberritako kontzertua.
18:30ean kultur etxean.
Abenduak 20, ostirala
Gabonetako II. Pala Txapelketa.
Gizonezkoen final laurdenak eta nesken finalerdiak.
18:30ean Elorrin.