Berriak

Atzealdea Hamahiru ekitaldi izango ditu martxoko eta apirileko kultur eskaintzak

Martxoaren 7an hasi eta aste santu ostera bitartean luzatuko den egitaraua aurkeztu da

2025·02·26


Alegiako Kultura batzordeak neguko azken zatiko eta udaberriko lehen asteetarako prestatu duen kultur eskaintzaren berri eman du. Martxoaren 7an hasi eta apirilaren 28ra bitartean, hamahiru ekintza eskainiko dira eta urte sasoi honetan ohikoak direnez gain, bada berrikuntzarik ere. Antzerkiak, hitzaldiak, tailerrak, dantza emanaldiak… Denetik izango da eta azpian duzue zerrenda osoa. Ekintzei buruzko xehetasunak bere ohiko kanalen bidez zabalduko ditu Udalak, datak hurbildu ahala.

Martxoak 7-20
Interesgunea Liburutegian: Emakumeen inguruan.

Martxoak 8, larunbata
EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
13:00. Konzentrazioa plazan.
14:00. Bazkaria Txintxarri jatetxean.
Ondoren DJ Etxenikerekin dantzaldia.

Martxoak 12, asteazkena
‘Bizi testamentuaren inguruko hitzaldia’. DMD Euskadi elkartearen eskutik.
18:00etan kultur etxean.

Martxoak 13, osteguna
Irakurle taldea: Berriz zentauro (Katixa Agirre).
18:00etan liburutegian.

Martxoak 19, asteazkena
‘Bizi testamentuaren inguruko hitzaldia’. DMD Euskadi elkartearen eskutik.
18:00etan kultur etxean.

Martxoak 20, osteguna
‘Ondo jatea aukeratu’ hitzaldia. Naroa Bueno.
11:00etan kultur etxean.

Martxoak 21, ostirala
Antzerkia: ‘Almazenean’. Txalo produkzioak.
22:00etan kultur etxean.

Martxoak 28, ostirala
Sutarri dantza taldearen emanaldia.
20:00etan zinean.

Martxoak 31, astelehena
Sukaldaritza tailerra.
Hirugarren saioa.
18:30ean Gure Etxea elkartean.

Apirilak 2, asteazkena
Liburutegia Topagune: ‘Tximeletak maitasunari buruzko ipuin antzeztuak’.
17:30ean liburutegian.

Apirilak 3, osteguna
‘Maite dut nire burua… bai/ez? Autoestimuz zertxobait’ hitzaldia.
Andoni Salamero. 17:00etan kultur etxean.

Apirilak 11, ostirala
Sutarri dantza taldearen emanaldia.
22:00etan Elorri pilotalekuan.

Apirilak 28, astelehena
Sukaldaritza tailerra.
Dastaketa. Zidernaut edariak ere izango dira.
19:00etan kultur etxean.