Berriak
Atzealdea Hamaika taldek hartu zuten parte Elorri Aldapak antolaturiko 3x3 txapelketan
2026·06·03

Iragan larunbatean kuadrilla arteko 3x3 saskibaloi txapelketa jokatu zen Alegian Elorri Aldapak antolatuta. Gizonezkoen bederatzi talde eta emakumezkoen hiru izan ziren lehian. Alegia, Andoain, Beasain, Tolosa eta beste herri batzutako jokalariekin osaturiko taldeak aritu ziren lehian eta arratsalde pasa ederra egiteko aukera izan zuten bai parte hartzaileek eta baita Elorri pilotalekura hurbildu zirenek ere.
Zentzu horretan, antolakuntza pozik azaldu da herritarren parte hartzearekin eta baita publikoak emandako erantzunarekin ere. Denboraldiko ekintza guztiak amaituta, atsedenerako eta hurrengo sasoia prestatzeko garaia izango da orain taldeko jokalari eta arduradunentzat.