Berriak

Atzealdea Hamalau postu izango dira igandean egingo den Artisau eta Nekazal Azoka Berezian

11:00etatik 14:00etara plazan egongo diren postuak ikusi eta erosketak egiteko aukera izango da

2021·09·22


Hamalaugarren aldiz egingo da igandean, irailak 26, Artisau eta Nekazal Azoka Berezia. Egungo egoerak eskatzen dituen osasun neurri guztiak hartuta, 14 postu jarriko dira Alegiako plazan bertaratzen direnek 11:00etatik 14:00etara bitartean erakusgai dauden produktuak ikusteko eta erosteko aukera izango dute. Azokara hurbiltzeko asmoa dutenei antolakuntzak ezarritako sarrera eta irteera puntuak errespetatzeko eskatzen zaie, jende pilaketak ekiditeko helburuarekin.