Berriak

Atzealdea Harituz Bertsozale Elkarguneak zabalik du 2020-2021 ikasturteko bertso eskoletarako izena emateko epea

Ekainaren 19a izango da izena emateko azken eguna eta internet bidez egin beharko da

2020·06·02


Harituz Bertsozale Elkargunea 2020-2021 ikasturtea prestatzen ari da eta ekainaren 19ra bitartea zabalik izango da 10 eta 16 urte bitarteko haur eta gaztetxoek izena emateko epea. Interesatuek internet bidez egin ahal izango dute izena emateko izapide hori eta bi modutara egin daiteke. Alde batetik harituz.bzt@gmail.com helbidera mezu bat bidali daiteke eta bestetik, lotura honetan dagoen dokumentua bete eta bidaltzeko aukera dago. Izena ematen dutenekin Harituzeko arduraduna jarriko da harremanetan taldeak eta ordutegiak antolatzeko.